Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gazteak, feminismoa eta iritzi publikoa, aste honetan Bertsolamintzan

Bi hitzordu izango ditugu: Bilbon eta Gasteizen izango dira Bertsolamintzako saioak, asteazkenean eta ostegunean.

Mahai-inguru itxurakoa izango da maiatzaren 22an Bertsolamintza saioa. Bertsolari gazteek zer berri? izenburupeko solasaldia gidatuko du Ane Zuazubiskarrek, eta bertan hartuko dute parte Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Maider Arregi bertsolariek. Bilbon izango da hitzordua 18:30ean, Bira Kultur Gunean.

Ez da, ordea, aste honetako Bertsolamintza saio bakarra izango; bigarren bat ere izango da ostegunean. Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik hitzaldia eskainiko du Maite Berriozabalek eta Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdik. Gasteizen izango da 18:30ean, Arabako Bertsozale Elkarteak egoitza duen Amaia Zentroan.

Hitzordu bakoitzaren egunera arte eman ahal izango da izena, 12:00ak arte, webgune honetako izen-emate orriak beteta.

Bertsolamintza 2019_KARTELAAzken eguneko bazkarirako izen-ematea, ostiralera arte

Ekainaren 1ean amaituko da Bertsolamintza, orain arteko hitzaldi guztiak laburtuko dituen saioarekin. Ondotik, elkarrekin bazkaltzeko aukera izango da Amasako Uxo-Toki elkartean. Bazkari honetarako izen-ematea maiatzaren 24an itxiko da, alegia, ostiral honetan. Izena eman nahi izanez gero, bete honako orria eta jarratu ordainketa egiteko prozedura; 12 euro ordaindu beharko dira.

Bestalde, ekainaren 1ean Amasa-Villabonan izango den saiorako izen-ematea irekita dago maiatzaren 31era arte. Sarrera doakoa da, baina izen eman behar da aurretik.