Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015/07/22

Forrest Cole ikertzailea izan da gurean

Abu Dhabiko Unibertsitatetik etorri da, bertsolaritzaren inguruko ikerketa egitera.

Estatubatuarra da Forrest Cole, Abu Dhabiko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea. Duela urte batzuk izan zen Euskal Herrian eta Hitzetik Hortzerari esker ezagutu zituen bertsolariak. Orain bertsolaritza ikertzeko aukera suertatu zaio eta baliatzea erabaki du; Abu Dhabik tradizioak modernizatzeko praktika onak bilatzen ditu eta bertsolaritzarena halakoxea iruditu zaie. 

Mintzolaren ikertegiak aholkularitza zerbitzua eskaini dio Coleri. Hasiera batean, frankismo garaiko bertsolaritza ikertzeko asmoa zuen baina bertsolaritzari buruz eman zaion informazio andana eta egin dituen elkarrizketak eta gero, ikusgai dago norabidea aldatuko ote duen. Ahoa Bete Hots jardunaldietan zein EHUko udako ikastaroetan matrikulatu eta ikasle gisa jarraitu ditu. Gainera, Xenpelar Dokumentazio Zentroko agiriak kontsultatu eta bederatzi bertsolari elkarrizketatu ditu: Aitor Mendiluze, Etxahun Lekue, Uxue Alberdi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua, Andoni Egaña, Imanol Lazkano eta Xabier Amuriza

Hiru aste igaro ditu Forrest Colek gure artean eta lehenago ez bada, datorren Kulturarteko uztaileko Topaketara eta 2017ko Txapelketa Nagusiko finalera etortzeko asmoa du.