2011/12/16
Mintzolak eta HABEk hitzarmena sinatu dute
Hitzarmenaren helburu nagusia da bi erakundeak elkarlanean aritzea, baita Mintzola Fundazioak HABE Liburutegiko funtsak erabili eta horien berri ematea ere.
Mintzola Fundazioak eta HABEk lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren helburu nagusia da HABE Liburutegia eta Mintzolaren artean elkarlanean aritzea. HABE Liburutegia bibliografia eta dokumentazio hornitzaile gisa arituko da, beti ere Liburutegiaren esparru zientifikoaren baitan: eleaniztasuna, hizkuntzen didaktika, soziolinguistika, ahozkotasuna, euskara... Mintzola Fundazioak, bere aldetik, HABE
Liburutegiko funtsak erabiliko ditu, eta horien berri emango du.