Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskal kulturari so, ostegunean eta ostiralean

UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan antolatu du Mintzolak bi eguneko eskola. Izena emateko aukera dago oraindik.

Josu Amezaga, Iratxe Retolaza, Harkaitz Zubiri, Alberto Irazu, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe elkartuko ditu Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak ikastaroak. Donostiako Miramar Jauregian eskainiko da bi eguneko eskola: ostegunean eta ostiralean, zehazki. Bigarren egunean, arratsaldez, bertso saioa izango da Miren Amurizaren eta Nerea Ibarzabalen eskutik, Maite Berriozabalek gidatuta.

Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? eta bertsolaritzak zein eraldaketa izan du azken urteotan, rockaren eraginari, gazteen sarrerari, emakumearen presentziari eta hiztun berriei dagokionez?

Erantzunak ostegunean eta ostiralean ematen ahaleginduko gara, eta izena eman daiteke oraindik; www.uik.eus atarira sartuta egin dezakezu.