Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014/11/26

Euskal antzerkiaren hainbat sortzaile eta eragile bihar Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien baitan

Jaime Valverde antzerki kritikaria, Ixabel Etxeberria ikerlaria eta Mikel Martinez eta Oier Guillan antzerki sortzaile eta antzezleak arituko dira Jardunaldien bigarren saioan. Sarrera doan eta interesa duen ororentzat irekia izango da.

Pasa den ostegunean, jardunaldien lehenengo egunean, euskal antzerkiaren inguruko funtsak dituzten liburutegi eta dokumentazio profesionalen arteko jardunaldia izan zen. Erakunde bakoitzak dituen funtsen berri eman zen eta aurrera begira zerbitzua hobetzeko gakoak aztertu ziren.

Bihar, osteguna, azaroak 27, Jardunaldien lehenengo eguneko ondorioak esku artean dituztela, euskal antzerkiaren dokumentazio beharrei buruz arituko dira antzerki sektoreko hainbat aditu. Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazioaren egoitzan, arratsaldeko 18:30ean.

Bertan izango dira:

*     Jaime Valverde. Antzerki kritikaria. Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea.

*     Ixabel Etxeberria. Ikerlaria eta euskal antzerkian doktorea.

*     Mikel Martinez. Antzerki sortzaile eta antzezlea. Tartean Teatroa.

*     Oier Guillan. Antzerki sortzaile eta antzezlea. Metrokoadroka Sormen Laborategia.