Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013/09/23

Esleitu da Mintzola - Mikel Laboa ikerketa beka

"Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak" ikerketa lana egiteko Mintzola - Mikel Laboa ikerketa beka eskuratu du Miren Artetxe Sarasolak.

Hala ebatzi du Gidor Bilbao, Andoni Egaña, Juan Cruz Igerabide, Pío Pérez eta Jon Sarasuak osatutako epaimahaiak. Josu Amezaga eta Jone Miren Hernandez izango dira ikerketa proiektuaren zuzendaria eta zuzendari kidea, hurrenez hurren.

Mintzola Fundazioaren eta Mikel Laboa Katedraren (EHU) elkarlanari esker sortutako ikerketa deialdiari esker lehen aldikoz bertsolaritza berariaz iker dezan hiru urteko ikerketa kontratua egingo zaio ikelariari.