Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015/06/23

EHUko Uda Ikastaroen irekiera hitzaldia ikusgai, Bertsoan

Maialen Lujanbiok eskaini zuen "Arial 12, lerroartekoa 1,5, marjinak 2,5 zm" izenburuko hitzaldia

Pasa den astean burutu zen EHUko Uda Ikastaroen irekiera ekitaldia Miramar jauregian. Ekitaldiari hasiera emateko, eta honenbestez Udako ikastaroei, Maialen Lujanbio gonbidatu zuten hizlari. Arial 12, lerroartekoa 1,5, marjinak 2,5 zm izenburuko hitzaldia eskaini zuen, eta osorik dago ikusgai Bertsoaren webgunean.

EHUko Uda Ikastaroetan ere hartuko du parte Lujanbiok; Bertsoa Unibertsitatean zikloaren baitan, uztailaren 8tik 10era egingo den ikastaroan bertsolaritza izango da hizpide eta Maialen Lujanbio bertsogintza eta ideologiaz ariko da.