Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2010/06/23

EHAZE aurkeztu da Bilboko Kafe Antzokian

Atzo arratsalderako hitzordua jarria zegoen. Arratsaldeko 19:30etan Bilboko kafe Antzokian euskal antzerkizalearentzat "beladie". Euskaraz eta antzerkiarekin gozatzeko aukera paregabea izan zuten bertaratutako antzezle eta antzerkizaleek.

Ekainaren 5ean Mintzola Fundazioan egindako lehen batzarraren ondoren festa giroa nagusitu zen Bilboko Kafe Antzokian. Ander Lipus eta Koldo Zelestinok antolatutako Beladie-ri Kristiane Etxaluzek eman zion sarrera; haren bidetik jarraitu zuten egunerako prestatu ziren sei antzerki taldeek eta Paiatar anaia-arreba bertsolariek. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak idatzitako manifestua samurki interpretatuz borobildu zuen Kristiane Etxaluzek emanaldi guztien korapiloa. Handik aurrera, festa eta dantza nagusitu ziren antzokian.

Euskara, antzerkia, antzerkizaletasuna... antzerkiaren mugimendu ahulak bateratzeko grina eta ilusioa nabarmendu ziren EHAZEren lehen jaialdian.

Beladie igarota, HIK HASIko topaketetan Esperientzixak jardunaldiak izango dira uztailaren 2an Donostian.