Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Edonondik, hainbat ikerketa ezagutzeko aukera

Zaintzaren ekonomia eta kultur sorkuntza, kantaeraren lanketa bertso-eskolan, ahoz gorako irakurketarekin sozializatzeko esperientzia... askotariko gaiak jorratzen dituzten ikerlanak aurkeztuko dira bihar Mintzola Mintegian. Streaming bidez edonondik jarraitu ez ezik, parte-hartzaileei galderak ere egin ahal izango zaizkie txat zerbitzua erabiliz.

2020 Mintzola MintegiaUdazkenero erakusten dugu ikerketen uzta, eta pandemiak honelako gizartzeratze ekintzak zaildu baditu ere, bihar bertan izango dugu uzta hori erakusteko aurtengo hitzordua. Aurrez aurre jarraitzeko aukerarik izango ez den arren, datorren Mintzola Mintegi honek izango du abantailarik ere, edonondik jarraitzeko aukera izango baita www.mintzola.eus atarian jarriko den loturaren bidez. Ez hori bakarrik; hizlariei galderak egiteko aukera ere eskainiko da, streaming-aren aldamenean izango den txat zerbitzuari esker. 17:45ean hasiko dira hitzaldiak.

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean antolatutako mintegia da hau. Aurkeztuko diren ikerlanen artean daude bi erakundeok elkarrekin esleitutako proiektu sarien eta ikerketa kontratuaren onuradunak eta iazko GRAL sariduna. Era berean, Kilometroekin batera Mintzolak deitutako Pello Mari Otaño Bekako proiektu sariduna ere aurkeztuko da. Zaintzaren ekonomia eta kultur sorkuntza, kantaeraren lanketa bertso-eskolan, ahoz gorako irakurketarekin sozializatzeko esperientzia... askotariko gaiak jorratzen dituzten lanak aurkeztuko dira mintegian. Gainera, II.GRAL Sariaren banaketa ere egingo da. 

Egitarau osoa hemen