Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020/12/02

Ederrak izan dira ostegunak!

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura eta kontalaritza gazte sortzaileen gozagarri izan dira Ahostegunetan.

Bigarren edizioa izan du aurtengoa Ahostegunak ekimenak. Pandemia garaian harrapatu bagaitu ere, beharrezko neurriak hartuta gauzatu dugu ahozko kultur sorkuntza oinarri duen hitzordua. Urriaren 29an hasi eta azaroaren 26ra arte, ostegunero elkartu gara 18 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileak; hitzordu horietan lagun izan ditugu Olatz Salvador kantautorea, Erika Olaizola aktorea, Eli Pagola eta Odei Barroso bertsolariak, eta Oier Guillan sortzailea.

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean antolatu ditugu, Euskaltzaindiaren laguntzarekin, Donostian egoitza duten Tolare baserriko ganbaran egin baitira saioak.

Amaitu dira ostegun bereziak, baina laster datoz Gabonetakoak: Ahots Baten sormen topaketetarako izen-ematea irekita dago abenduaren 9ra arte (12:00).

Eskerrik asko Ahostegunetan parte hartu duzuen guztioi!