Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014/11/25

Durangoko Azokako Saguganbaran hartuko du parte Mintzola Fundazioak

Haur eta gaztetxoei zuzenduriko kantu, ipuin, bertso eta antzerki tailerrez gain hainbat emanaldi eskainiko dira Mintzolaren ekimenez Berbaro Elkarteak kudeatzen duen Saguganbara gunean

Magiaz eta irudimenez betetako lekua da Durangoko Azokako Saguganbara. Ume eta gazteekiko transmisioa lantzeko gunea,  gurasoek eta seme-alabek hizkuntzarekin jolasteko eremua.

Saguganbararen helburuekin bat egiten du Mintzola Fundazioaren Elkarguneak eta Berbaro Elkartearekin elkarlanean egitarau oparoa prestatu dugu abenduaren bostetik zortzira.

EGITARAUA

Abenduak 5. Ikasle eguna

  • “Gu ere sortzaile”. Ordubeteko hiru tailer izango dira, 10-12 urteko gaztetxoei zuzenduta. Kantu bat sortu eta grabatuko da. Tailer hauek Oskar Estanga bertsolari eta musikariak gidatuko ditu.

 Abenduak 6. Areto txikia

  • “Ipuinak bertsotan”. Ipuin bat sortuko dute eta gero ipuina bertsotan jarri. Tailer hauek Nerea Elustondo bertsolariak gidatuko ditu.
  •  “Inpro Matx gaztea”. Jolasa, sormena eta irudimenean oinarrituta antzerki hizkuntzan gaiei erantzuna aurkitzea. Eñaut Gantxegi antzerkilaria izango da arduraduna.

Ikuskizunak. Areto nagusia

  •  Abenduak 6: “Bertso saioa”. Gaiak prestatu eta bertso saioa gidatu. 6-9 urteko umeentzako, Itxaso Paiaren ardurapean.
  • Abenduak 7: “Kulunkantauri k@ntakizuna”. Hitzen jolasarekin haurrak ipuin eta bertso mundura hurbitzeko Ibai Esoain bertsolariaren emankizuna.
  • Abenduak 8: “Egunik garrantzitsuena” 0-3 urteko umeentzako ipuin saio honetan, Begoña “alabazan”-ek haurrentzako ipuin saioa gidatzen du, haurren 5 zentzumenak sustatuz, abestia eta musika lagun dituelarik.