Deustuko Unibertsitateko ikasleen bisita izan dugu Mintzolaren egoitzan
10:00etan iritsi dira Deustuko Unibertsitateko komunikazioko ikasleak. Mintzola Fundazioaren antolaketaren eta lanaren berri jaso dute bertako kide den Karlos Aizpuruaren eskutik. Ondoren, Subijana eraikina ikusi dute, Mintzolan, Xenpelar Dokumentazio Zentroan eta Bertsozale Elkartean egiten den lana hurbiletik ezagutzeko.
Ahozkotasunarekin loturiko diziplinen elkargune lana egiteaz gain, ikerketa du alor nagusi Mintzola Fundazioak eta, honenbestez, harreman estua du unibertsitateekin, egungo ikerlariei aholkularitza lana emanaz eta etorkizuneko ikertzaileen lana ere sustatuz. Horretarako formazio, hausnarketa eta hedapen guneak ere antolatzen ditu Mintzolak; horren adibide, iaztik antolatzen diren Bertsoa Unibertsitatean eskolako ikastaroak.