Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020/02/14

Deustuko Komunikazio Graduko ikasleak izan ditugu gurean

Elixabete Perez Gazteluren eskutik, aurten ere gure egitasmoa ezagutzera etorri dira zenbait ikasle.

Amasa-Villabonako Subijana etxean dagoen Mintzola Ahozko Lantegia ezagutzera etorri dira Deustuko Unibertsitatean Komunikazio Gradua egiten ari diren zenbait ikasle. Taldeak bertsolaritzaren eta ahozko kultur sorkuntzaren gainean egiten den ikerketaren berri izan dute Mintzolako Karlos Aizpuruaren ahotik, eta ondoren, Oihana Aranburuk, Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzaileak, dokumentazio zentroan egiten den lana ezagutarazi die, gordailua ere ikusiz.

2020-02-14, Subijana etxea

Elixabete Perez Gaztelu irakaslearen eskutik etortzen da urtero Deustuko ikasle talde bat. Mintzolak harreman estua du unibertsitateekin, bertsolaritzaren ikerketarako zein honen hedapenerako lankidetza garrantzitsua baita, eta, era berean, ikasle hauen etorkizun profesionalerako interesgarri izan daitekeen egitasmoen berri eman nahi da.

Datorren urtera arte!