2016/05/18
Deustuko ikasleak gurean izan dira Mintzolaren lana ezagutzen
Eli Perezen eskutik Komunikazioko ikasleak etortzen diren bosgarren urtea da.
Deustun, Komunikazioko ikasketak egiten diharduten ikasleak izan dira gaur gurean. Eli Perezek eskaintzen duen Ahozko Komunikazioa irakasgaia medio etorri dira Komunikazioan bigarren urtea egiten dabiltzan gazteak.
Irakasgaiarekin eta, oro har, euren ikasketekin duen lotura zuzena aintzat hartuta, Mintzola Ahozko Lantegiak egiten duen lana ezagutzeko asmoz hurbildu dira. Bost bat urte daramatzate Deustuko ikasleak Mintzolara hurbiltzen, Eli Perez irakaslearen eskutik.
Mintzolak harreman estua du unibertsitateekin, bertsolaritzaren ikerketarako zein honen hedapenerako lankidetza garrantzitsua baita.