Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Datorren astelehenean amaituko da eskariak egiteko epea

Bertsolaritzaren ikerketa sustatzeko bi ikerketa kontratu dituzte esleitzeko Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Euskararen eta Ikerketaren arloko Errektoreordetzek. Era berean, lehen bi erakundeek 2.000 euroko hiru proiektu sari eskaintzen dituzte.

Pasa den udaberrian zabaldu zen bertsolaritza ikertzeko eskaintzen diren bi ikerketa kontratu eta hiru proiektu sariak eskuratzeko deialdia. Irailaren 12an, datorren astelehenean, amaituko da eskariak egiteko epea.

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Euskararen eta Ikerketaren arloko Errektoreordetzek eskaintzen dituzte bi ikerketa kontratuak. Era berean, lehen bi erakundeek 2.000 euroko hiru proiektu sari dituzte esleitzeko.

2013an esleitu zen lehen aldiz ikerketa kontratua eta ordudanik urtero egin da deialdia. Aurten, gainera, bi ikerketa kontratu dira eskaintzen direnak. Proiektu sarien kasuan, hirugarren urtez egiten da eskaintza. Beñat Romerak, Jon Martinek eta Pantxix Bidartek eskuratu zuten proiektu saria iaz eta hilabete amaieran aurkeztuko dituzte euren emaitzak.

Interesa izanez gero, prozeduraren inguruko informazio guztia topa daiteke hemen.