Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Datorren asteazkenean banatuko ditugu ikerketa sariak

Gradu Amaierako Lanentzako bi sari eta ikerketa proiektuentzako beste bi; bai, guztira, lau sari.

Hasieran Gradu Amaierako Lanentzako eta ikerketa proiektuentzako sari bana genuen esleitzeko; gerora, bigarren GRAL sari bat gehitu genion eskaintzari; eta azkenean, ikerketa proiektu sari bat gehiago ere esleituko da. Guztira, lau ikerketa sari izango dira banatuko ditugunak, beraz: 2.000 euroko bi ikerketa proiektu sari urtebetean garatu behar diren lanentzat, eta 500 euroko beste bi sari azken bi ikasturteetan defendatutako Gradu Amaierako Lanentzat.

Azaroaren 24an, 18:00tan, egingo dugu sari banaketa Amasa-Villabonako Subijana etxean. Han elkartuko gara deialdiak antolatu ditugun Mintzola Ahozko Lantegia eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra zein ikertzaile saridunak. Interesa duen edonor etor daiteke, eta aretoko toki kopurua bete arte sartu ahal izango da jendea.