Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014/04/11

Datorren asteartean, hilak 15, aurkeztuko da "Bertsoa Unibertsitatean" eskola

Uda ikastaroen baitan Mintzola Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu dugun bertsolaritzari buruzko "Bertsoa Unibertsitatean" eskolaren aurkezpen prentsaurrekoa izango da apirilaren 15ean, asteartea, 11:00etan, Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazioaren egoitzan.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Iñaki Murua Jauregi: Mintzola Fundazioko lehendakaria
  • Karlos Aizpurua Etxarte: Mintzola Fundazioko Ikerkuntza arduraduna
  • Jose Luis de la Cuesta: EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria
  • Garazi Lopez de Etxezarreta Auzmendi: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria