Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018/03/14

Dantzertiren "Arrakala" jardunaldietan izango da Mintzola

Andoni Egañak eta Uxue Alberdik "Bat batean - bat bitan" izeneko hitzaldi-emanaldia eskainiko dute ostiralean, Dantzertiren Bilboko egoitzan, 20:30etik aurrera.

Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Eskolak Arrakala izeneko jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 16tik 18ra bitarte bere egoitzan, Bilbon. "Bere ikasleei antzerki eta dantzaren inguruan gogoeta eragin eta profesionalizaziora eramango dituen esperientzia eskaintzea" da Dantzertiren helburu nagusia. Tartean, "ikasleek eskolaz kanpoko beste profesional batzuekin hartu-emana izatea eta aldi berean antzerki eta dantzako profesionalek Dantzertin parte hartu ahal izatea" ezinbestekotzat jotzen dute eta horregatik arrakaldu, ireki, nahi dute Dantzerti asteburu batez jardunaldiokin.

Inprobisazioa izango dute ardatz antolatzen dituzten bigarren jardunaldi hauek. Hala, lehen egunean, martxoaren 16an alegia, Andoni Egañak eta Uxue Alberdik hartuko dute parte Mintzolaren eskutik Bat batean-bat bitan izeneko hitzaldi-emanaldian. 20:30ean izango da.