Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018/06/19

Bihar gauzatuko da Kultur Intereseko Ondasun Izendapenaren aurkezpena

Ondare Immaterialari buruzko zikloaren baitan egingo da ekitaldia 18:00etatik aurrera, Nafarroako Museoan.

Ekainaren hasieran gorpuztu zuen Nafarroako Gobernuak bertsolaritza, ondare materiagabearen alorrean, Kultur Intereseko Ondasun izendatzeko erabakia. Izendapena jendaurrean aurkezteko, ekitaldia antolatu da bihar arratsaldean.

Ondare Immaterialari buruz Nafarroako Museoan antolatutako zikloaren baitan egingo da ekitaldia, 18:00etatik aurrera. Han hartuko dute parte Ana Herrera Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako Kontseilariak, Nafarroako Bertsozale Elkarteko Gontzal Agotek, Alfredo Asiain Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta gaian adituak, eta Julio Soto bertsolariak. Amaieran, 19:00etan, museoko atarian bertso saio laburra eskainiko dute Julio Soto eta Xabier Terreros bertsolariek.

Izendapen honi esker, herrialdean ondare materiagabeak jaso dezakeen babes mailarik gorena jasoko du bertsolaritzak.