2021/11/23
Bihar egingo dugu ikerketa sarien banaketa
Ekitaldia irekia da. 18:00etan Amasa-Villabonako Subijana etxean elkartuko gara bi GRAL sariak eta bi ikerketa proiektu sariak banatzeko.
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan esleitu ditugu 2.000 euroko bi ikerketa proiektu sari eta 500 euroko bi GRAL sari; horiek banatzeko ekitaldia egingo dugu bihar, 18:00etatik aurrera, Amasa-Villabonako Subijana etxean. Interesa duen edonor etor daiteke aretoan baimendutako tokia bete arte.
GRAL sariak jada eginda dauden eta azken bi ikasturteetan defendatu diren lanentzat dira; proiektu sariak egiteko dauden bi ikerketa proposamenentzat.
Ahozko kultur sorkuntzaren gaineko ikerketa bultzatzeko xedea dute deialdiok.