Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bihar amaituko da ikerketa deialdietara aurkezteko epea

Ikerketa proiektu sari bat eta bi GRAL sari ditugu eskaintzeko, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan.

Uztailaren 20an hasitako epea bukatzear da: orduan iragarri genituen UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean deitutako ikerketa proiektu eta GRAL sari bana. Hiru hilabete pasata, bihar amaituko da proiektuak aurkezteko tartea.

Orduan iragarritako deialdiei, beste GRAL sari bat gehitu genion gerora. Hala, urtebetean garatu beharko den ikerlan bat egiteko, 2.000 euroko saria emango zaio aurkeztutakoen artean hautatzen den proiektuari; eta azken bi ikasturteetan defendatutako Gradu Amaierako Lanen kasuan, 500 euroko bi sari dira eskaintzen direnak. Ikerlan eta proiektu guztiek ahozko kultur sorkuntza izan behar dute oinarrian.

Azaroaren 24an egingo da sari banaketa Amasa-Villabonako Subijana etxean.

Ikerketa deialdiei buruzko informazioa, hemen.