Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bi izango dira eskainiko ditugun GRAL sariak

Aurretik deitutako ikerketa proiektu eta GRAL sarien eskaintzari, beste GRAL sari bat gehitu diogu.

Urriaren 20an amaituko da UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan antolatutako ikerketa deialdietara aurkezteko epea: ikerketa proiektu eta GRAL sari bana iragarri genituen deialdia egindakoan, baina eskaintzari beste GRAL sari bat gehitu diogu orain. 500 eurokoa izango da bigarren GRAL sari hau ere.

Beraz, jada deialdira aurkeztu diren edota aurkeztekoak diren Gradu Amaierako Lanek aukera bat baino gehiago izango dituzte saria lortzeko, bi izango baitira.

Ikerketa proiektu sariei dagokionez, Master Amaierako Lana lehenetsiko badira ere, lan monografikoak ere hartuko dira. 2.000 euroko saria lor dezake proiektu hautatuak, egileak edo egileek urtebeteko epean gara dezaten.

Unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta, euskarazko antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat izan behar dute lanek ikergai.

Azaroaren 24an egingo da sari banaketa Amasa-Villabonako Subijana etxean.

Ikerketa deialdiei buruzko informazioa, hemen.