Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012/01/17

'Beste larogei urtian' liburua eta dokumentala aurkeztu dira gaur

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 'Beste larogei urtian' liburua eta dokumentala aurkeztu ditu gaur Villabonako Subijana etxean duen egoitzan.

Aurten Elkarteak 25 urte betetzen dituela eta, urte horietako ibilbidea jasotzen da liburuan eta dokumentalean.

Aurkezpenean, Iñaki Murua, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Alberto Barandiaran liburuaren egileak eman dituzte argitalpenei buruzko argibideak.

Liburuak eta DVDak osatutako paketeak 30€ balio ditu. Bazkideek 21€ ordainduta eskuratu ahalko dute www.lanku.com atarian edo 943 260755 telefono zenbakira deituz.

Informazio gehiago: www.bertsozale.com