Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020/12/03

Bertsolaritzaren ikerketa ere izango da Durangoko Azokan

Bihartik abenduaren 8ra bitarte azokako dendan izango da eskuragai "Kultura ez da bat-batekoa: bertsolaritza aztergai" liburua.

Ezohiko urte honetan, ezohiko Durangoko Azoka izango dugu zoritxarrez; Bertsozale Elkartearen eta Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik izaten da Mintzola Ahozko Lantegia ere han. Aurten ez da aurrez aurre egoteko aukerarik izango, baina azokak bihartik asteartera arte abian jarriko duen dendan izango da Mintzolarekin zerikusirik duen ekoizpenik.

Bertsozale Elkartearen eskariz eta Mintzola Ahozko Lantegiaren bitartez egindako Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoak Kultura ez da bat-batekoa: bertsolaritza aztergai argitalpena ekarri zuen berekin. Hura eskuragai jarriko du UPV/EHUk azokako dendan.

Gainera, Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek hainbat argitalpen jarriko ditugu eskura: hemen informazio gehiago.

Hastera doa 55.Durangoko Azoka!