Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bertsolari gazteek zer berri?

Ane Zuazubiskarrek gidatu du Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Maider Arregi solaskide izan dituen mahai-ingurua. Gaur berriro ere Bertsolamintza; Gasteizen.

Bilboko Bira Kultur Gunean izan zen atzo Bertsolamintza. Saioak izaten ari diren ohiko egitura izan beharrean -bi hitzaldi eta solasaldia-, mahai-inguru itxura eman zitzaion saioari. Bertsolari gazteek zer berri?: horixe kontatu ziguten Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Maider Arregi bertsolariek, Ane Zuazubiskar gidari zutela. Han bildutako ondorioak ekainaren 1ean entzuteko aukera izango dugu Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo den azken saioan, beste hitzaldien laburpenekin batera.

2019-05-22, Bilbo. Ane Zuazubiskar, Jokin Bergara, Joanes Illarregi eta Maider Arregi.

Aurretik, ordea, beste saio bat ere izango du Bertsolamintzak. Gaur, Arabako Bertsozale Elkarteak egoitza duen Amaia Zentroan izango da saioa, Gasteizen, 18:30etik aurrera: batetik, Maite Berriozabalek Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik izeneko hitzaldia eskainiko du eta, bestetik, Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? eskainiko du Xabier Aierdik. Izen-ematea oraindik ere irekita dago, 12:00ak arte; hori bai, saio guztien antzera sarrera doakoa du.

Bazatoz? eman izena hemen!