Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2016/06/20

BDB berritua, mugikorretik ere kontsultagai

Xenpelar Dokumentazio Zentroak kudeatzen duen Bertsolaritzaren Datu Baseak ataria berritu du; mugikorretarako egokituta egongo da aurrerantzean.

Bertsolaritzaren Datu Basearen atariak itxura berria hartu du, baina ez hori bakarrik; bertsolaritzari dagokion agenda, biografiak, hemeroteka, azken finean BDBk biltzen dituen eduki guztiak, noiznahi eta nonahi bistaratzeko aukera izango da aurrerantzean, gailu mugikorretatik. 

Mugikorretan kontsultatzeko bertsiorik ez du izan datu-baseak orain arte; gero eta gehiago dira, ordea, Xenpelar Dokumentazio Zentroak kudeatzen duen atarira gailu hauetatik sartzen diren erabiltzaileak. 

2007tik garatzen ari den proiektua da BDB eta 2011an argitaratu zen Interneten. Pixkanaka datu-baseak gehitzen doaz; aurten, besteak beste, Kulturartea Mapa berritua gehituko zaio, Europa bat-batean Topaketan aurkeztu ostean.