Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015/07/30

Bapatean 2014 argitalpena, bidean

Etxeetara iristear da urteak eman duen onena biltzen duen bilduma.

Plazetako urteko bertsogintzaren isla da Bapatean bilduma eta prest da aurtengoa ere: Bapatean 2014. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Mintzolak prestatutako liburua eta 47 bertsoaldi biltzen dituen CDa gutxi barru iritsiko da bazkideen etxeetara.

Bertsozale askoren lanaren emaitza da Bapatean 2014. Saio bakoitzaren antolatzaileen ekina, bertsoen sorrera eta grabazioa, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren grabazio eta informazio bilketa, antolaketa eta edizioa, bertsoen hautaketa eta deskripzioa, neurri eta doinuen errekonozimendua, argazkiak egitea, sailkatzea, maketatzea, zuzenketak egitea…

Eta auzolan horren emaitza jasoko dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kideek ikasturtea amaitzeko. On egin!