Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Baditugu aurtengo deialdiko sarituak

Ane Labakaren eta Beñat Muguruzaren proiektuei eman zaie saria, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak egindako deialdian.

Bertsolaritzari buruzko ikerketa proiektuen sariak esleitu dituzte aurten ere Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak. Bi sari zeuden banatzeko eta biak eman dira: bata, Ane Labakaren 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik ikergaiarentzako izan da. Labakak aurretik ere umorea eta genero ikuspegia uztartzen zituen ikerketa lana osatu du aurreko deialdi batean eskuratutako sariari esker eta orain txapelketan jarriko du begirada. Bestea, Beñat Muguruzak aurkeztutako Hitanoa bertsolaritzan: behera baina nola? proiektuari egokitu zaio.

2014tik egiten da proiektu sarien deialdia, doktore tesietarako bidea errazte aldera. Ikerketa deialdi hauei esker zein beste erakundeek martxan jarritakoekin bertsolaritzaren aldeko hautua egin duten ikertzaileei esker, asko dira egun bertsolaritza jakintza alor ezberdinetatik aztertzen dituzten ikerketak.