Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020/12/21

Aurtengo Gabonetan ere, Ahots Baten

Abenduaren 28an eta 29an egingo dugu Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.

Gazte sortzaile ugarik eman du izena Gabonetan gurekin bat egiteko. Arrakastatsua izan da Ahots Baten sormen topaketarako izen-ematea; berehala bete ziren genituen tokiak, eta izena emateko azkarren ibili ziren 20 gazte sortzaileek gozatuko dute antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta kontalaritzan edo literaturan murgiltzeko aukera ematen duten saio hauetaz.

Lauzpabost eguneko egonaldia izan ohi dena bi saiotako ekimena izango da aurten. Abenduaren 28an eta 29an izango da Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. 9:30ean elkartuko gara han bi egunetan; 18:30ean amaituko da saioa lehen egunean, eta 19:45an bigarren egunean, bi eguneko jarduna amaitzeko ikuskizuna eskainiko baita. Otorduari dagokionez, San Agustinen bazkalduko dugu.

Lehen egunean, literatura eta bertsoa izango dira mami: Iratxe Retolaza literatura adituak hasiko du saioa, eta arratsaldean Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariak batuko dira taldera. Bigarrenean, Xanti Agirrezabala aktoreak eta Mursego kantariak hartuko dute parte; amaitzeko, Agirrezabalak Satiro bere bakarkako antzezlana eskainiko du.

Gabonetako oporraldiak baliatuta egin ohi dugu Ahots Baten sormen egonaldia, 2015ean lehena egin zenetik. Sorreratik arrakasta handia izan du parte-hartzaileen artean, eta sortzaile gonbidatuak ere gustura geratu izan dira esperientziarekin.

Informazio gehiago, hemen.