Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020/09/01

Aurretiazko hitzordua, Xenpelar Dokumentazio Zentroan

Goizetik eguerdira bitarteko arreta zerbitzua eskainiko dugu, astelehenetik ostiralera.

COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta, hainbat higiene eta segurtasun neurri hartu ditugu Xenpelar Dokumentazio Zentroan erabiltzaileei aurrez aurreko zerbitzu segurua eskaintzeko.

Horretarako, irailetik aurrera ere, ezinbestekoa da aldez aurreko hitzordua adostea. Gure ordutegia astelehenetik ostiralera artekoa izango da, 9:00etatik 13:30era. Harremanetan jartzeko idatzi xenpelar@bertsozale.eus helbidera, deitu 943 69 42 77 telefono zenbakira edo bete honako eskaera formulario hau.