Aurkeztu dira aurtengo Ahoa bete hots jardunaldiak
Antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta ipuingintzan maiz egiten dute talka euskalkiak eta batuak; erregistro egokiak eta zuzenak; euskararen baliabide ezak eta alboko hizkuntzen modako baliabideak...
Aurtengoan, aipatu ahozko lau generoetako sortzaileak gonbidatu ditugu gaiari buruz izan dituzten kezkak, abantailak eta korapiloak ez ezink, haiei eman aterabideen edota egin gogoeten berri ere eman diezaguten. Irakasle, kazetari, aurkezle, euskara teknikari, ikerlari, soziolinguistika, kantari eta besterik gabe kultur zale ororentzako jardunaldiak dira.
Gaur goizean aurkeztu dira eta bertan izan dira Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria, Josune Zabala Mintzola Fundazioaren zuzendaria eta Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkarteko ikerkuntza saileko arduraduna.
*Jarraitu albistea ondorengo loturetan:
http://www.tolosaldekohitza.info/
http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=21940
http://www.txolarre.org/2012/10/euskalkiek-batuak-eta-erregistroek.html
http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=10337&sec=20&fecha=2012-10-11
http://www.nontzeberri.com/Albiste2.aspx?a=4189
http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3231
http://www.antzerkizale.com/euskara/albisteak/ahoa-bete-hots-2012