Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelehenean aurkeztuko dugu Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira

Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik gauzatuko da egitasmoa. Gehiago jakin nahi? Datorren astearen hasieran bertan emango ditugu xehetasunak.

Irailaren 17an, astelehenez, Iruñeko Kondestablearen Jauregian egingo da Nazioarteko Inprobisatzaileen Biraren aurkezpena. 10:00etan hasita, Iruñeko Udaleko Maider Beloki Kultura eta Hezkuntza alorreko zinegotzi ordezkariak eta Julio Soto bertsolari eta birako parte-hartzaileak emango dute egitasmoaren berri.

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek antolatu dute, tokian tokiko beste zenbait bidaiderekin batera. Izenak berak iradokitzen duen moduan, munduko inprobisatzaileak batuko dituen bira izango da datorrena. Informazio gehiago nahi? Jarraitu adi www.mintzola.eus ataria datorren astetik aurrera.