Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Asteazkenean aurkeztuko dugu Pello Mari Otaño ikerketa deialdia

Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dugu elkarlanean, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin.

Otsailaren 5ean, asteazkenean, ikerketa deialdi berri bat aurkeztuko dugu: Pello Mari Otaño ikerketa deialdia. Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo dugu agerraldia, 13:00etan hasita, eta bertan hartuko dugu parte deialdia sustatuko dugun Kilometroak egitasmoko eta Mintzola Ahozko Lantegiko ordezkariek, Mikel Egibarrek eta Beñat Gaztelumendik, hurrenez hurren; baita deialdia babesten duten Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako eta Hernandorena Kultur Elkarteko ordezkariek ere, Nerea Zumeagak eta Joxin Azkuek.

Erakundeok elkarlanean garatutako deialdiaren inguruko xehetasunak aurkezpenean bertan emango ditugu. Adi, beraz!