Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020/11/16

Artiumen eskainitako hitzaldia, sarean

Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzailea den Oihana Aranburu aritu zen X.Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketan.

Artium Museoak antolatutako X. Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketan parte hartu zuen Xenpelar Dokumentazio Zentroak urriaren 22an.

Oihana Aranburu Balerdi Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzaileak Bertsolaritza, bat-bateko artea dokumentatzea hitzaldia eskaini zuen. Dokumentazio zentroaren sorrerari eta ibilbideari buruz aritu zen hitzaldian. Zentroaren berezitasun nagusia bertsolaritzaren inguruan sortutako informazioa eta dokumentazioa biltzeko sistema bat antolatzea izan da. Hitzaldi osoa ikusgai eta entzungai duzue sarean.

Ondare bildumak dituzten erakundeen artxibo eta bilduma berezien kudeaketa landu zen, eta hainbat erakundetako ordezkariek hartu zuten parte: Nafarroako Gobernuko Kulturako Atari Digitaleko kudeatzaileek edota Prado museokoek, kasu.