Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012/11/08

Amuriza, Egaña eta Markez gaur "Ahoa bete hots" jardunaldietan

Jardunaldien bigarren egunean bertsolaritzan eta kantagintzan euskalkiak, batua eta erregistroak nola erabiltzen diren eta nola eragiten duten aztertu dute Xabier Amuriza eta Andoni Egaña bertsolariek eta Mikel Markez kantariak. Amurizak eta Egañak hitzaldi bana eskaini ondoren Markezek kantaldi-hitzaldia eskaini du eta jarraian Bertsozale Elkarteko Beñat Gaztelumendik gidatutako mahai inguru interesgarria izan da.

Bihar ipuingintzako ordezkarien txanda izango da. Pello Añorga, Joxe Mari Karrere eta Koldo Amestoy ipuin kontalariak izango ditugu Villabonako Subijana etxean. Pello Añorgak Kontalariaren jarrera eta hizkuntz egokitzapena haurrei kontatzerakoan gaia landuko du bere hitzaldian. Joxe Mari Karrere ipuin kontaketan hizkuntza egokitasunaz eta zuzentasunaz arituko da eta Koldo Amestoyk Harriola marriola ipuina kontatuko du. Ondoren Josune Zabala Mintzolako zuzendariak gidatutako mahai ingurua izango da.