Ahozkoa eta idatzia, bi kultura. Zertan elkarren oztopo, zertan elkarren aberasbide
Luis Mari Larringan eta Arantza Ozaeta unibertsitateko irakasle eta ahozkoan adituak izan dira jardunaldien oinarriak jarri dituztenak. Platon, Sokrates eta filosofoek aldarrikatu eta bultzatu zuten idatzizko hizkuntza, denboran zehar garatu eta kultura berria sortu zen ahozko hizkuntzaren gizartean. Elkarren kontrajarri ez, baina osagarri bihurtu diren bi kultura eraiki dira; adituen esanetan continuuma osatzen ez dutenak, eta izaeraz oso ezberdin direnak. Idatzizko hizkuntza indibidualtasunarekin eta ahozko hizkuntza kolektibotasunarekin lotu dira. Scripta manent, verba volant esamoldeari eta beste hainbat aurreiritzi hautsiz garatu dute adituek hitzaldia.