Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ahozko kultur sorkuntzaren inguruko ikerketak

Bereziki bertsolaritzarenak izan ziren abenduaren 4an Mintzolako egoitzan ezagutu genituenak; aldiz, I.GRAL saria eraman zuen ikerlanak kontalaritza du oinarrian.

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak Euskal Soziologia eta Politika Zientziaren Elkartearen laguntzarekin ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketak ezagutzeko hitzordua antolatu dugu aurten ere. Abenduaren 4an izan zen mintegia Amasa-Villabonako Subijana etxean, 18:00etatik aurrera: sei ikertzaileren lanak ezagutu genituen, bi argitalpenen berri jaso eta I.GRAL Saria ere banatu genuen.

Proiektu sarien azken deialdian onuradun izan ziren Kepa Matxainek eta Jon Gurrutxagak beren lanak garatzeko emandako pausoak azaldu zituzten. Bestalde, Maialen Akizuk Soziologia eta Politika Zientziako GRALen I. Saria lortu zuen lana aurkeztu zuen. Deustuko Unibertsitateko Elixabete Perezek, eta UPV/EHUko Antxoka Agirrek eta Eñaut Agirrek beren ikerketaren baitako gai jakin bati egin zieten leku mintegiko hitzaldirako: hirurak ere garai bateko emakume bertsolarien inguruan aritu ziren.

Hitzaldiak labur-labur dituzu ikus-entzunezkoan, baita I.GRAL Saria eraman zuen Idoia Ilundainen hitzak ere, kontalaritzaren inguruko bere lana azaltzen [bideoaren goiko aldean sakatuta, eskuinean, erreprodukzio zerrendako bideoak aukeran]: