Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak jarri ditugu martxan

2.000 euroko bi proiektu sari eta doktorego aurreko ikerketa kontratu bat ditugu esleitzeko. Ekainaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak.

Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo euskaraz egiten den ahozko kultur sorkuntzaren baten ikerketa egiteko aukera ederra eskaintzen dugu aurten ere: bi deialdi jarri berri ditugu martxan, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean.

Batetik, 2.000 euroko bi proiektu sari eskainiko dira: lanak urtebeteko epean egin beharko dira. Bestetik, UPV/EHUn gauzatuko den doktorego aurreko ikerketa kontratua eskuratzeko deialdia ere egin dugu; kasu honetan, UPV/EHUko Euskara eta Ikerketa errektoreordetzek ere babestu dute deialdia.

Deialdi batean zein bestean parte hartzeko, ikerketa proposamenak ekainaren 26a baino lehen bidali behar dira, eta ebazpena uztailaren 20rako jakinaraziko da.

Pello Mari Otaño beka deialdia ere, irekita
Ekainaren 19ra bitarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak Pello Mari Otaño bekarako: Aiztondoko ahozkotasuna eta ahozko kultur sorkuntza ikertzeko helburua duten proiektuak hartuko dira aintzat, eta hautatuak 3.000 euroko dirulaguntza jasoko du lana garatzeko.

Deialdi hauen guztien gaineko xehetasunak, hemen topatuko dituzue.