Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019/11/27

Ahots Baten sormen egonaldian izena emateko azken egunak

Astelehenean amaituko da epea. Abenduaren 26tik 30era izango da sormen egonaldia, Azkoitiko Abaraxka aterpetxean.

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta kontalaritza edota literatura izango dituzte langai eta jolasgai Gabonetako oporraldian hainbat gaztek. Ahots Baten sormen egonaldia egingo da abenduaren 26tik 30era Azkoitiko Abaraxka aterpetxean, eta adierazpide horietako bakoitzarekin esperimentatuko dute han elkartutako gazteek egun banatan. Egiteko horretan bidelagun interesgarriak izango dituzte, oso: Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar "Amorante" kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak.

Sakatu hemen eta eman izena orain!

Gazte sortzailea zara? 1997 eta 2004 urteen artean jaio zinen? Eta parte hartu nahi duzu? Eman izena abenduaren 2a baino lehen!

Gaur amaituko da Ahostegunak

Urriaren 31n hasi zenetik, lau saio egin ditu Ahostegunak ekimenak. Unibertsitate inguruan, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura/kontalaritza lagun, ondo pasatzeko saioak izan dira. Gaur izango da azken saioa, eta aurreko egunetan gazteekin izan diren sortzaileak elkartuko dira solasean aritzeko: Uxue Alberdi, Miren Gaztañaga, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Ines Osinaga.

2019-11-14, Donostia