Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019/12/26

Ahots Baten sormen egonaldia, hastear!

Abenduaren 26tik 30era izango da, Azkoitiko Abaraxka aterpetxean.

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta kontalaritza edota literatura izango dituzte langai eta jolasgai Gabonetako oporraldian hainbat gaztek. Ahots Baten sormen egonaldia egingo dugu abenduaren 26tik 30era Azkoitiko Abaraxka aterpetxean, eta adierazpide horietako bakoitzarekin esperimentatuko dute han elkartutako gazteek egun banatan. Egiteko horretan bidelagun interesgarriak izango dituzte, oso: Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar "Amorante" kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak.

Mintzola Ahozko Lantegiak bosgarren urtez jarraian antolatu du egitasmoa, Ikastolen Elkartearekin batera. Aurtengoan ere ederki pasako dugulakoan gaude!