2021/01/26
Ahots Baten, iruditan
Pasa den abenduaren 28an eta 29an egin genuen Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.
Ia hilabete pasa da Ahots Baten egin genuenetik: momentu ona izan daiteke, gogoan mantentzeko!
Abenduaren 28an eta 29an izan zen, egun banatako bi saiotan; Azpeitiko Dinamoa sormen gunean (Gipuzkoa) egin genuen hitzordua. Gazte sortzaileen talde bizi-bizia ez ezik, antzerkian, bertsoan, kantuan eta literaturan aditu direnen parte-hartzea ere izan genuen: Xanti Agirrezabala, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal, Mursego eta Iratxe Retolaza.
Hemen dituzue orduko argazki batzuk.