Ahostegunak: izen-ematea, zabalik!
Hirugarrenez, hemen da Ahostegunak. Antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan, literaturan... euskarazko ahozko sorkuntzan ari diren Euskal Herriko gazteak elkartzen dituen ekimena da: elkarren arteko harreman sareak egiteko, diziplinartekotasunean esperimentatzeko, eta, noski, kulturaz gozatzeko.
18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako saioak dira. Lau izango dira aurten: urriaren 28tik azaroaren 18ra ostegunero elkartuko dira gazteak Euskaltzaindiak egoitza duen Tolare baserrian, UPV/EHUko Gipuzkoako campusaren aldamenean. Saioak 16:00etatik 19:00etara izango dira.
Kultur sortzaileak ere gonbidatuko dira aurten, eta parte-hartzaileek izango dute haiekin solasean egiteko aukera. Aletuko ditugu gonbidatuen izenak, baina dagoeneko izen-ematea irekita daukagu: plan proposamena gustuko baduzu, eman izena urriaren 24a baino lehen hemen [izen-ematea itxita].
Euskaltzaindiak, Bertsozale Elkarteak, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzolak antolatu dugu ekimena aurten.