Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012/11/09

Ahoa bete hots jardunaldien azken txanpa

Hiru egunez ahozko kultur sorkuntzan euskalkiak, batuak eta erregistroak duten eragina aztertu da Villabonako Subijana etxean burutu diren jardunaldietan.

Gaur ipuin kontalarien begirada eskaini zaigu, eta, horretan arituak eta adituak diren hiru kide izan ditugu gure artean: Pello Añorga, Joxe Mari Karrere eta Koldo Amestoy. Añorgak haurrei ipuinak kontatzerakoan kontalariaren jarrerak nola eragiten duen aztertu du, hizkuntza egokitzapenak duen garrantzia azpimarratuz. Karrere hizkuntzaren egokitasunaz eta zuzentasunaz aritu da eta Amestoyk Harriola marriola ipuinarekin sorgindu gaitu. Jardunaldia borobiltzeko Josune Zabala Mintzola Fundazioko zuzendariak gidatutako mahai ingurua izan da.