Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2010/06/07

Ahoa bete hots

Mintzola Fundazioak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak "Ahoa bete hots" jardunaldiak antolatu dituzte uztailaren 22, 23 eta 24rako. Ahozkotasuna kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan.

Helburua: Hiru esparru mugatu dira euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzeko. Jakin nahi dugu gaurko ahozko ekoizpenak zertan diren hiru eremuotan, eta etorkizunari begirako zein gako proposatzen dituzten jardunaldietako partaideek.

Nori zuzendua? Irakasle, kazetari, aurkezle, bertsolari, ipuin kontalari, antzezle, euskara tenkikari, ikerlari eta oro har ahozkotasunak bizi duen orori.

Matrikula prezioa

Matrikula arrunta: 50 €

EHBEko bazkideak: 35 € (%30eko beherapena)

Ikasle eta langabetuak: 35 €

Izen-ematea

Telefono zk: 943 694129

E-posta: administrazioa@bertsozale.com

Izen-emateko epea: 2010eko ekainaren 21etik uztailaren 16ra.

Ordainketa: 2101 0005 13 0006846646

Ordainketa agiria e-postaz edo posta arruntez bidali beharko da ondorengo helbidera: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Kale Nagusia, 70 - 20150 Villabona. Gipuzkoa).

Bestela, transferentzia azalpenean "ABH" eta norberaren izen abizenak idatzi beharko dira eta ordain agiria jardunaldien egunean ekarri.

Langabetu eta ikasleak direna, INEMeko agiria zein Unibertsitateko matrikula agiria igorri beharko dute.

EHUren kredituak

Ikastaro honetan parte hatzeagatik, Euskal Herriko Unibertsitateak kreditu 1 emango du.

Babesleak

Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Kutxa.