Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012/01/14

Abian da 2012ko Kirol eta aisialdiko esatarientzako ikastaroa

Manu Marañonek eman dio hasiera ikastaroari. 16 lagun arituko dira jendaurrean hitz egiteko trebatze saioak jasotzen.
Gaur, hilak 14, hasi da Donostiako Euskara Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Kirol eta aisialdiko esatarientzako ikastaroa. Aurtengoa laugarren edizioa du ikastaroak, eta aurreneko saio honetan Manu Marañon irakasleak arnaste, abiadura, isiluneak, gorputz mintzaira eta ahotsa izan ditu hizpide. Ikasleek hainbat jarduera praktiko ere egin dituzte. Ikastaroa zortzi saiokoa izango da, eta 16 lagun arituko dira jendaurrean hitz egiteko trebatzen.
Hurrengo saioa urtarrilaren 28an izango da, eta saio horretan Julia Marinek idazkuntzaren oinarriak eta esatezko testuaren oinarriak landuko ditu ikasleekin.