Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013/10/29

“El patrimonio cultural inmaterial a traves de sus protagonistas” jardunaldietan bertsolaritza hizpide

Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak bertsolaritzaren ordezkaritza osatuko dute Unescok antolatutako jardunaldietan.

“El patrimonio cultural inmaterial a traves de sus protagonistas” izeneko jardunaldietan parte hartuko dugu urriaren 30ean, Madrilen. Unescok antolatu ditu hiru egunetako jardunaldiak eta Madrileko Unibertsitate Complutensearen eta Espainiako Kultura Ministerioaren babesa dute.

Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak ordezkatuko dute bertsolaritza. Gai-jartzaile eta itzultzaile lanak Mintzolako Karlos Aizpuruak egingo ditu.

Bi bertsolarien kantu jarduna eta ikasleen galderei erantzunak jardunaldietako bigarren egunean izango dira. Bertsolariekin batera ariko dira Alpujarretako zein galiziako inprobisatzaileak ere, beraien kantu inprobisatuaren berri ematen eta kantuan.

Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Unesco Etxearekin dugun elkarlana medio iritsi zitzaigun gonbidapena.