Mintzola Bertsolari Txapelketa Nagusian
Mintzola Ahozko Lantegiak hainbat esparrutako ikerlariekin dihardu auzolanean bertsolaritza ikertzen. Ikerlari horietako batzuei zein beste adituei eskatu die azterketaren korpus gisa Bertsolari Txapelketa Nagusia hartzeko, eta azterketa horri buruzko ondorioen zein gogoetaren berri emateko. 14 adituk aztertuko dute Txapelketa. Idatziok Txapelketa Nagusiaren webgunean eta Bertsolaritzaren Liburutegi Digitalean argitaratuko dira.