Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

9 - Lehenetsitako iker-lerroa

Bertsolaritzaren transmisioak hezkuntzaren zein gizartearen esparru ezberdinetan egin dezakeen onura eta ekarpena aztertu [F3]

  • Bertsolaritzaren transmisioak edota bertsozaletzeak hizkuntzaren berreskurapenean duen eragina ikertu.
  • Bertsolaritzaren transmisio formalak, ez formalak eta informalak (Bertsozale Elkartearen proiektua hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta aisialdian, hurrenez hurren) ahozkotasunaren garapenean duen eragina ikertu.
  • Bertso eskolek beraien herriko ekosistema linguistiko eta kulturalean duten eragina ikertu.
  • Bertsolaritzari esker pertsonaren ze gaitasun garatzen diren ikertu (ahozkotasuna, jende aurrekotasuna, irudimena, komunikazioa, memoria, kantua…). Adibidez: bertsolaritzaren teknikak zenbateraino lagun dezake memoria errekuperatzeko prozesuan (alzheimer…). Gaitasunen garapenaren ildotik, bertsolaritzak zer ate irekitzen dizkion norbanakoari? Bertsolariak bertsolaritzatik at zertan ari dira? (gidoiak, dokumentalak, kazetari, aurkezle, publizitatea, kantuak…).

Parte hartze prozesuan ikergai honi buruz osatutako fitxa ondorengoa da:

9 - Lehenetsitako ikergaia F3