Lehenetsitako iker-lerroak
Bertsolaritzaren ikerketak gaurko gizartearen beharretara egokitutakoak dira eta 2012 urtean zehar Bertsozale Elkarteak bultzatutako Ikerketa-Ekintza Parte Hartzailearen bidez (IEPH) egindako Bertsolaritzaren Ikerketa Plan Estrategikoan datza. Prozesu parte hartzaile honen bidez batetik, 2013-2017 bitartean lehenetsitako eta garrantzitsutzat jotako ikerketez gain, beste hainbat ikerketa eta egitasmo egiteko proposamen-katalogoa osatu da.
Bertsozaleek lehenetsitako ikergaien ikerketa eragingo du Mintzolak, bere kabuz edo ikerkuntza-erakunde ezberdinen azpiegitura eta baliabideen bidez. Hauek dira Euskal Herri osoko eta orotariko bertsozaleek lehenetsitako ikergaiak:
Bertsozaletasuna - Gizartea:
2 - Historian zehar izan diren bertsolaritza geroratzeko estrategien ikerketa [A2 eta J5]
Saioen antolaketa - Sustapen estrategiak:
3 - Tokian tokiko plazen bilakaeraren eta ezaugarrien azterketa, diakronian zein sinkronian [B1]
Txapelketak:
5 - Lehiakortasun apaleko txapelketa ereduak aztertu eta haien orotariko ondorioen azterketa egin [D2]
6 - Lehiakortasun apaleko eta ohiko txapelketa ereduen arteko erkaketa [D2]
Transmisioa:
Bertso-eskolak. Sarea eta harremanak:
10 - (Herrialdeko) Bertsozale Elkartearen eta bertso eskolen arteko harremanen azterketa [G3]