Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pello Mari Otaño ikerketa beka 2020

Aiztondoko bertsolaritzaren ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen helburua.

Aiztondoko bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du Pello Mari Otaño ikerketa bekak. Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak egin dute deialdia, Zubimusu ikastolaren eta Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin.

Aiztondoko bertsolaritzaren ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen helburua. Ikerketaren garrantziaz oharturik, hain justu, ikerlan-proiektuen kalitatea ebaluatu eta sarituko da.

Deialdi honetan, bertsolaritza eta emakumea Aiztondon ikergaia helburu duten ikerketa proiektuak lehenetsiko dira. Dena den, bestelako gairik duten ikerketa proiektu edo monografikoak ere onartuko dira, beti ere Aiztondoko ahozkotasunari edo ahozko kultur sorkuntzari (antzerki, ahozko narrazio, kantu, bertso…) buruzko jakintza ikertzeko helburua baldin badute.

[Informazio guztia PDFan deskargatzeko]

Pello Mari Otaño ikerketa beka_antolatzaile eta babesleak